Arrantzaren Munduko Egunean, Bermeo Tuna Forumetik gure esker ona eta aitortza adierazi nahi diegu, beren lanaren eta ezagutzaren bidez arrantza-jarduera posible egiten duten eta kostaldeko komunitateen garapenari laguntzen dioten pertsona guztiei.
Arrantza jarduera ekonomiko bat baino askoz gehiago da: enplegua sortzen du, elikagaiak eskaintzen ditu, ezagutza belaunaldiz belaunaldi transmititzen du, eta hainbat lurralderen nortasunaren eta kulturaren parte da. Etorkizuna bermatzeko, itsas baliabideak eta ekosistemak zaintzeaz gain, lan-baldintza duinak eta seguruak eta belaunaldi berrientzako aukerak sustatu behar dira.
Arrantza jasangarri baterantz aurrera egiteko, ezinbestekoak dira ezagutza zientifikoa, kudeaketa arduratsua eta balio-kateko eragile guztien arteko lankidetza. Bermeo Tuna Forumean sektoreen, lurraldeen eta erakundeen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzen ditugu, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jasangarritasuna elkarrekin eraiki behar direla sinetsita.
Gure aitortza eta esker ona arrantza-jarduera bizirik mantentzen duzuen eta itsasoaren eta arrantzaren etorkizunaren alde egunero lan egiten duzuen guztioi.

Leave a Reply