PRIBATUTASUN POLITIKA

Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / PRIBATUTASUN POLITIKA

ATUNAREN MUNDUKO HIRIBURU ELKARTEAK (aurrerantzean, BTWC) datu pertsonalei aplikatzen dien pribatutasun-politikaren berri emango du jarraian. Horrenbestez, bere ardurapean dituen datu pertsonal guztiak 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen arabera tratatuko dira, eta horien gaineko bete beharreko segurtasun- eta konfidentzialtasun-neurriak beteko.

www.bermeotunaworldcapital.org webgunea erabiltzeak ez du esan nahi erabiltzaileak bere identitateari buruzko informaziorik eman behar duenik, eta enpresak ezin izango du identitaterik lotu erabiltzaile jakin batekin. Datu pertsonalak ematen badira, datuak babesteko aipatu araudian xedatutako mugen eta eskubideen arabera bildu eta erabiliko dira haiek. Webgune honen bitartez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik bilduko haien baimenik gabe, eta ez zaizkie hirugarrenei lagatuko.

Zerbitzurik onena eskaintzeko eta erabilera errazteko helburuarekin, bisitatutako orri-kopurua, bisita-kopurua, bisitarien jarduera eta erabileraren maiztasuna aztertu egiten dira. Ondorio horietarako, Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileak prestaturiko informazio estatistikoaz baliatzen da BTWC.

BTWCk ez du cookierik erabiltzen erabiltzaileen informazioa biltzeko, eta ez du sarbide IP helbiderik erregistratzen. Izan ere, cookie propioak baino ez dira erabiltzen, saiokoak (erabiltzaileari ahalbidetzen diote webgunean nabigatzea eta bertan dauden aukerak eta zerbitzuak erabiltzea), helburu tekniko batekin.

BTWC titular den atariak hirugarrenen web-orrietara jotzeko estekak ditu, eta haien pribatutasun-politikek ez dute zerikusirik BTWCren pribatutasun-politikarekin. Webgune horietan sartzen bazara, zeuk erabaki dezakezu haien pribatutasun-politikak eta cookie-politikak onartzen dituzun. Oro har, Interneten nabigatzen baduzu, hirugarrenen cookieak onartu edo baztertu ditzakezu, zure nabigatzailearen konfigurazioaren aukerak erabilita.

Zein da zure datuen tratamenduen arduraduna?

Identitatea: ATUNAREN MUNDUKO HIRIBURU ELKARTEA

IFK: G95920146

Posta-helbidea: Errosape kaia z/g, 48370 Bermeo (Bizkaia)

Helbide elektronikoa: info@bermeotunaworldcapital.org

Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

BTWCn webgunearen bidez egindako eskaerei erantzuteko baino ez ditugu erabiltzen zure datu pertsonalak.

Cookieen bidez biltzen diren datuen helburua cookie-politikan zehaztutakoa da.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria web-orriaren bidez egindako kontsultei erantzutea da, eta horrek esan nahi du, interesdunak hala eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatu behar direla.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak hala eskatzen ez badu behintzat.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Kontsultei erantzuteko behar diren bitartean gordeko dira datuak, eta, ondoren, 12 hilabetez, gerta daitezkeen akatsak edo gaizki-ulertuak saihesteko.

Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Pertsona orok du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, baita okerrak zuzen daitezen eskatzeko ere, eta, hala balegokio, horiek ezaba daitezen eskatzeko, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren helburuetarako. Edozelan ere, aurrean adierazitakoak eskatzeko mezu elektroniko bat bidaliko da: info@bermeotunaworldcapital.org. Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko datuak. Gogoan izan erreklamazioa aurkez diezaiokezula kontrol-agintaritzari.

Nola lortu ditugu zure datuak?

Tratatzen ditugun datu pertsonalak webguneko inprimakien bitartez interesdunak berak eman ditu. Identifikazio-datuak eta helbide elektronikoa baino ez dira tratatuko.