Zer da BTF?

Nazioarteko lehen foroa, atunaren arrantza-sektorearen jasangarritasunaz eztabaidatu eta hausnarketa egiteko

Nazioarteko topagunea

Bermeo Tuna Forum (BTF) atunaren jasangarritasunaz eztabaidatu eta hausnarketa egiteko nazioarteko foroa da. Bermeo Tuna World Capital elkarteak antolatu du, asmo handiko ekimena da, eta horren asmoa da mugak gainditu eta sektorearen erreferente izatea. Lehenengo foruma atunaren jasangarritasunerako itunak sortzeak duen garrantzia eta beharra izango ditu hizpide. Ekitaldiaren amaiera gisa, Atunaren Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren akordioa aurkeztuko da.

Foro horretan, atun jasangarriaren enbaxadore direnen nazioarteko taldea bilduko da, eta hori mundu-mailan diharduten eragileek osatuko dute, atunaren balio-katean eragin eta eraldaketa sozioekonomikorako gaitasuna dutenek, alegia, hain preziatuak diren baliabide haiek eta haien ekosistemak babesteko. Helburua da arrantza-industria 360º-ko jasangarritasunaren inguruarekin bat etor dadin, ikuspegi oso batetik: ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna aintzat hartuta.

Ekonomi-jasangarritasuna

Gizarte-jasangarritasuna

Ingurumen-jasangarritasuna

Bermeo Tuna World Capital

Bermeo Tuna World Capital elkarteak antolatu du foroa. Aliantza publiko-pribatu baten emaitza da elkartea, eta horren erronka da atunaren kudeaketa jasangarria mundu-mailan sustatzea, baliabide naturala den heinean, ezagutza zientifikoaren eta jardunbide egokien lidergoaren bitartez,  Bermeoko, Euskal Herriko eta nazioarteko atunaren balio-katearen eragile nagusi guztiak tartean sartzeko asmoz.