Lege oharra

Interneteko erabiltzaileek www.bermeotunaworldcapital.org webgunea erabiltzeko era arautzen du testu honek. Irakurri arretaz lege-oharra webgunea bisitatzen duzun bakoitzean, edonoiz alda baitaiteke. Hemen adierazitakoarekin ados ez bazaude, ez erabili webgunea.

TITULARTASUNA

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betetze aldera, jakinarazten da webgunearen titularra ATUNAREN MUNDUKO HIRIBURU ELKARTEA (aurrerantzean, BTWC) dela. Horren zerga-egoitza hemen dago: Errosape kaia z/g, 48370 Bermeo (Bizkaia). Eta horren IFK hau da: G95920146.

XEDEA

Webgune honen bidez, www.bermeotunaworldcapital.org web-orriak edo zerbitzu eta edukien hirugarren hornitzaileek eskura jarritako hainbat eduki eta informazio atzitzea errazten zaie erabiltzaileei. BTWCk webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta kokapena edonoiz aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, baita webguneko edukiak, produktuak eta zerbitzuak aldatzekoa ere. www.bermeotunaworldcapital.org webgunearen sarbideak, nabigazioak eta erabilerak, webgunea Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek onartzea dakarte. Hortaz, Erabiltzailetzat hartuko da Webgunean garatutako doako edo kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, erabili edo parte hartzen duen pertsona oro. Lege-ohar honen xedea da Webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzea; nolanahi ere, BTWCk baldintza partikularrak ezarri ahal izango ditu Webgunearen bidez Erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen erabilera edota produktu espezifikoen kontratazioa arautzeko.

SARBIDEAREN BALDINTZAK

Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da, eta zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik erabiltzaile-izena eta pasahitza sartzea. Eduki jakin batzuk eskuratzeko edo zerbitzuren bat erabiltzeko datu pertsonalak eman behar badira, erabiltzaileek datu horien egiazkotasuna, zehaztasuna, benetakotasuna eta indarraldia bermatuko dituzte. BTWCk datuen izaeraren edo xedearen arabera dagokien tratamendu automatizatua emango die datu horiei, Pribatutasun Politika atalean adierazitako baldintzen eta zehaztapenen arabera.

JABETZA INTELEKTUALA / COPYRIGHT-A

BTWCk du webgune honen titulartasuna. Interneteko atari honen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak webgunearen jabe den enpresaren edo hirugarrenen (kontrakorik adierazten ez bada, behintzat) titulartasun esklusiboa dira; beraz, erabiltzaileak bertara sartu edo hura erabili izanak ez du esan nahi, inola ere, edozein aktiboren gaineko erabilera-baimen edo eskubide ematen denik. Webgune honen erabiltzaileek web-orri honen edukiari buruzko zerbait jendaurrean zabaldu eta komunikatu ahal izango dute baldin eta webgune hau sortu dutenen egiletza eta copyright-a aitortzen badituzte. Nolanahi ere, hirugarrenek ezin izango dute web-orri honetako edukirik erabili helburu komertzialetarako. Materialean oinarritutako eduki edota atal batzuk berrerabiltzen badira, beste batzuk gehitzen badira, aldatzen badira edo berriak sortzen badira, jatorrizkoaren lizentzia berarekin zabaldu beharko ditu bere ekarpenak.

Gerta daiteke baldintza horietakoren bat ez aplikatzea egile-eskubideen titularraren baimena lortzen bada.

Edukia edo horren elementuren bat jabari publikoan badago, indarrean dagoen lege aplikagarriaren arabera, lizentziak ez du egoera hori ukituko.

Legezko erabileretatik edo legez aitortutako beste muga batzuetatik ondorioztatzen diren eskubideak, egilearen eskubide moralak eta beste pertsona batzuek edukiaren edo horren erabileraren gainean izan ditzaketen eskubideak ez dira inola ere lizentziaren eraginpean geratzen.

BTWCk ez du bere gain hartuko hirugarrenek webgunearen edukia erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik, eta dagozkion akzio zibil edo penal guztiak egikaritu ahal izango ditu erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu.

Webgunearen zerbitzariak bidalitako cookieak instalatzeko baimena eman behar da.

ERANTZUKIZUN-AMAIERARI BURUZKO KLAUSULA

Webguneari erantsitako edukiak fede onez egin dira une oro, erabiltzaileei informazioa emateko; beraz, enpresak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen informazio horren zuzentasun edo zehaztasunari dagokienez, eta ez du bermatzen webgunetik lor daitekeen informazioa zehatza eta eguneratua izango denik; izan ere, informazio hori aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango da. Ez da webguneak izan ditzakeen balizko akats tipografiko, formal edo zenbakizkoen erantzule izango.

BTWC ez du erantzukizunik izango erabiltzaileek webgunea gaizki erabiltzeagatik.

  1. Webgunearen funtzionamenduagatiko erantzukizuna.
    BTWC akats teknikoek eragindako arazoak ahalik eta gehien murrizten saiatuko da, eta webguneko zerbitzuak eta edukiak aldi baterako eten ahal izango ditu, horiek mantentzeko, hobetzeko edo konpontzeko lanak egiteko, baina horrek ez dio erabiltzaileari kontzeptu horiengatiko kalte-ordainik ekarriko. Ohartarazten da gerta daitekeela webgune honetan jasotako informazioren bat sortu edo bildu izana akastun fitxategi edo formatuetan, eta, beraz, ezin dela bermatu zerbitzua ez dela arazo horien eraginez eten edo ukituko. Enpresak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen webgune hau edo birbidalitako kanpoko webguneak kontsultatzearen ondorioz erabiltzaileari eragin diezazkioketen kalteengatik. Enpresak ez du erantzukizunik izango zerbitzua eteten bada edo hori behar ez bezala badabil, baldin eta gorabehera horiek ezusteak, ezinbesteak edo haren kontroletik kanpoko bestelako arrazoiek eragindakoak badira.
  2. Esteken erabileragatiko erantzukizuna.
    Enpresak ez du bere gain hartzen webgune honetako edukien eta hortik kanpo kokatutako edukien arteko estekak daudelako erantzukizunik, ezta webgune honetatik kanpoko edukien beste edozein aipamenetik ondorioztatutakorik ere. Webguneak baditu gure profiletarako estekak Facebook, Twitter eta LinkedIn sare sozialetan. Enpresak, edozein moduren bidez, web-orria legez kontrakoa dela edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak –kalte-ordaina jaso dezakeenak– hondatzen baditu egiaztatzen badu, esteka hori kendu edo baliogabetuko du. Webgunean beste esteka batzuk egoteak helburu informatzaile soila du, eta ez da, inola ere, helmugako Interneteko webgunean eskaintzen diren produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko gonbidapen edo gomendioa, eta haiek ez dakarte inola ere eduki horiek egin dituzten pertsona edo erakundeei edo edukiak dauden webguneen titularrei laguntzea.