Foruma hasi baino askoz lehenago eraikitzen da
Bermeo Tuna Forum ez da hiru egunetan bakarrik gertatzen.
2023ko lehen ediziotik, hiriak, erakundeak, enpresak, ezagutza zientifikoa eta lurraldeak konektatzen jarraitu dugu mundu mailako atunaren sistemaren erronken inguruan.
Nabigazio Gida honetan ibilbide hori jasotzen dugu: zer gertatu den, zabalik jarraitzen duten elkarrizketak eta BTF2027ra eramaten gaituzten urratsak.
Azken Albisteak
-

«Odolean daramagu kresala»
Itsasoan, tradizioz, emakumeek garatu izan dituzten lanbide asko daude. Neskatilak, saregileak, paketatzaileak… amekin, emakumeekin eta alabekin, normalean arrantza-tradizio luzeko familietakoak, belaunaldiz belaunaldi gaur egun galtzeko arriskuan dauden lanbideei eutsi dietenak.
-

Conservas Serrats
Konponbide jasangarriagoak belaunaldiz belaunaldi ondo egindako tradizioari eustekoFabrikazio-prozesuetarako energia berriztagarria, aztarna hidrikoa murriztea edo jatorri jasangarria duen lehengaia dira Serrats 2030 Agendak zehaztutako Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotzeko estrategiak.
-
Itsasoko lehen emakumeak
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, ozeanoak eta itsas espezieak aztertzen aitzindari batzuk gogoratuz.
-

“Bermeo bisitatzen badute, zergatik garen Tuna World Capital jakingo dute”
Izaskun Bilbao, Eusko Legebiltzarreko lehen emakume Lehendakaria, Bermeoko arrantzaleen familia batekoa da. 2009tik Europako Parlamentuko diputatua da, EAJ-PNV alderdiaren ordezkari gisa, eta, besteak beste, Arrantza Batzordean dihardu han.
-

Horrela zaintzen dute marinelen osasuna euskal atunketarietan
Telemedikuntzak oinarrizko asistentzia errazten du Indiako Ozeanoan, Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan arrantzatzen duten dozena bat itsasontzietan.
-

Helena Orella, Bermeo Tuna Forum-eko zuzendari berria
Helena Orella Salinas, Bolton Foodeko garapen iraunkorreko arduraduna, BTWCko bazkideak, ekitaldiaren zuzendari berria izango da
-

Atuna, kontserba-esportazioen altxorra
Esportazioen % 88k Europar Batasuneko herrialdeak ditu helmuga, eta horien atzetik, AEBak, Erresuma Batua eta Maroko
-

«Bermeoko atun industriak era aitzindari eta eredugarrian ari dira jasangarritasuna lantzen»
Ignacio Serrats Bermeo Tuna World Capital (BTWC) erakundeko presidentea da; aliantza publiko-pribatu horrek Bermeoko, Euskal Herriko eta nazioarteko atunaren balio-kateko eragile giltzarri guztiak inplikatu nahi ditu atunaren inguruko kudeaketa iraunkorrean, baliabide natural gisa.
-

Atunari buruzko bitxikeriak: arrain oso azkarra, jasangarria eta funtsezkoa ekonomiarako
Ba al zenekien atunak 80 kilometro orduko abiadura har dezakeela igerian? Ba al zenekien beste arrain batzuk jaten dituela? Edo urtean 100 milioi arrautza errun ditzakeela? Tunidoei buruzko datu bitxienetako batzuk ezagutuko ditugu jarraian.
Jaso Forumaren Berrikuntzak
Programa, parte-hartzaileak eta BTF2027ren parte izateko modu desberdinak pixkanaka ezagutaraziko dira.
Harpidetu zaitez ibilbidearen berri izateko eta albiste nagusiak jasotzeko.
Nabigatzen jarraitzen dugu
BTF2027k 2023an eraikitakotik abiatzen du bere ibilbidea eta edizio berri baterantz egiten du aurrera. Bertan, ezagutza, esperientzia eta erabakitzeko gaitasuna berriro elkartuko ditugu.