Conservas Serrats
Konponbide jasangarriagoak belaunaldiz belaunaldi ondo egindako tradizioari eusteko

Iraunkortasunaren helburua
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / Conservas SerratsKonponbide jasangarriagoak belaunaldiz belaunaldi ondo egindako tradizioari eusteko

Conservas Serrats
Konponbide jasangarriagoak belaunaldiz belaunaldi ondo egindako tradizioari eusteko

Conservas Serrats

Arrantza-sektorea jasangarria izan dadin, prozesuaren balio-katearen parte diren guztien baterako lana behar da. Hasieratik amaierara, hots, kontserba-enpresak ere behar dira asmo horretan. Horri gehitu beharko zaio, gainera, kalitateari eta tradizioei eutsita egin behar dela, eta egiteko hori ez da lan makurra. “Conservas Serrats-en gure ingurunearekin harmonian bizi gara, eta inguratzen gaituena zaintzen dugu, benetan axola zaigulako. Are jasangarriagoak eta arduratsuagoak diren konponbide berriak aurkitzeak kezkatzen gaitu, belaunaldiz belaunaldi ondo egin diren gauzen historiari eta tradizioari eutsita”, adierazi dute Bermeoko kontserba-enpresa horretan lan egiten dutenek. Izan ere, MSC (Marine Stewardship Council) zaintza-katearen ziurtagiria du: zigilu urdin horrekin identifikatutako produktuak arrantza jasangarri ziurtatu batetik datozela bermatzen duena.

conservas-serrats-sostenibiliad-antigua-btf

Izan ere, arrantza-tokiek hiru printzipio bete behar dituzte: arrantza-populazioa jasangarri iraunaraztea, arrantza-jardueraren ingurumen-inpaktuak minimizatzea eta kudeaketa egokia egitea, egoera aldatzen bada, arauak betetzen jarraitzeko modu eraginkorrean erreakzionatu ahal izateko. Hiru ildo horiek bultzatu dute Conservas Serrats, aspalditik, hainbat arlotan lan egitera, helburu hauek lortzeko: enpresaren jardueraren ingurumen-inpaktua minimizatzea eta ingurumena zaintzeak eta itsasoen jasangarritasuna lortu nahi izateak duten garrantziaz kontzientziatzea.

Resaltun proiektua

Resaltun proiektua

Nanofiltrazioan oinarrituta, gatzun garbi bat berreskuratzen du berriro erabiltzeko moduan, eta, aldi berean, proteina kontzentratua balorizatzen du animalia-nutrizioko osagai gisa erabiltzeko edo bioongarriak sortzeko.

Bermeo Tuna World Capital-eko kide gogotsuak gara (topaketa horrek maila globalean sustatzen du atunaren inguruko kudeaketa jasangarria, baliabide naturala den heinean, ezagutza zientifikoa eta jardunbide egokien lidergoa oinarri hartuta), baita WWF nazioarteko erakundeko kide ere (erakunde independentea, natura eta ingurumena zaintzen diharduena). Fabrikazio-prozesuetarako energia berriztagarria, aztarna hidrikoa murriztea edo jatorri jasangarriko lehengaia estrategien bitartez lotzen da Serrats 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin. Lotura horren adibide dira Bermeoko fabrikan panel fotovoltaikoak jarri direla, plastikoak pixkanaka murrizteko barne-politika ezarri dela edo energia-gastua egoki kudeatzeko egunero egiten den lana.

Hainbat ekintza

Hondakinen kudeaketa arduratsua eta fabrikazio-prozesuan ekonomia zirkularraren benetako garapena egitea dira Serratsen moduetako bi balio-kate jasangarri baten aldeko apustuan. “Gure ekonomia-baliabideen zati bat ikerketara bideratzen dugu, horiek gutxitu eta optimizatzeko, eta ekonomia zirkularra bultzatzen dugu gure fabrikazio-prozesuan, hots, baliabideen efizientzian oinarritutako eredu ekonomikoa dugu”.

Izan ere, iaz Resaltun proiektua abiarazi zen, zeinaren eskutik Bermeoko kontserba-enpresa hori aintzidaria izan den ingurumenaren aldetik jasangarria den konponbide berritzaile bat eskaini duelako gatzuna berrerabiltzeko, hau da, kudeaketa-, garraio-, biltegiratze- eta tratamendu-kostuak ez ezik, ingurumen-inpaktu handia ere zekarren ‘hondakina’. Resaltun AZTI zentro teknologikoarekin batera garatu da, Eusko Jaurlaritzaren finantza-laguntzarekin, eta nanoiragazketan oinarritzen da, alde batetik, gatzuna garbi eta berriz erabiltzeko moduan berreskuratzeko, eta, bestetik, proteina-kontzentratuaren balioa handitzeko, animalien nutrizioko osagai gisa edo ongarri biologikoak sortzeko erabil dadin.

Hori guztia, gizarteari horren guztiaren berri emateari utzi gabe. “Sentsibilizazio ekologikoaren aldeko ekintzak sustatzen ditugu; esaterako, #ReciclaConSerrats birziklapen-lehiaketa antolatu dugu –kontserba-ontziei erabilera berriak emateko horiek berrerabiltzean datzana–, eta gure zarama egoki sailkatzeaz jabearazten dugu, edukiontzi egokietan bota dadin”.

Gaur egiten dugunak bihar eragina izango duenez, Conservas Serrats-en argi dute: “gaurko itsasoek axola handia dute guretzat, baina, batez ere, biharkoek”.