Itsas ekosistemen etorkizunari buruzko arrisku klimatikoen aurreikuspenak gora egin du

Klima-aldaketak eta arrantza-baliabideen gehiegizko ustiatzeak kalte larriak eragiten dizkiote itsas bizitzari, Science aldizkariaren arabera

Gizakiak eragindako berotze globala gero eta mehatxu handiagoa da itsas ekosistementzat, eta, modelizazio ekologikoari buruzko nazioarteko azterlan berri baten emaitzen arabera, aurreikusten da haren ondorio negatiboak areagotu egingo direla itsas animaliengan: berezko hilkortasuna igoko da, organismoen ehunetan kaltzifikazioa murriztuko da eta ozeanoko banaketa aldatuko da, espezieen arteko elkarrekintzak bestelakotuko dira, ugaritasuna urrituko da eta espezien biomasa murriztuko da. Ozeanoaren onura sozialak eta itsas kontserbaziorako ahaleginak klima-aldaketaren mehatxupean daude, ez bakarrik gizakien beste presio batzuen –hala nola arrantzaren– mehatxupean.

Klima-aldaketak itsas ekosistemetan dituen ondorioen proiekzioen arabera, munduko itsas animalien biomasa epe luzera jaitsi egin da, eta horrek erakusten du arrantza-tokietako ondorioak ez direla berdin banatzen”, diote egileek. Ikertzaileek egiaztatu dute simulazio berriek, aurrekoak baino askoz aurreratuagoak eta zehatzagoak direnek, “erakusten dutela berotze handiak eta mantenugaiak eta elikagaiak eskuragai izateko moduaren aldaketek, animalia-biomasaren murrizketa nabarmenagoa eragingo dutela munduko ozeanoetan, aurretik proiektatutakoa baino”.

Itsas ekosistemek klima-aldaketari nola erantzungo dioten jakiteko zalantza murrizteak, egokitzea eta arintzea eraginkorrago planifikatzen lagunduko du, diote ikerketa garrantzitsu horretan parte hartu duten 7 herrialdetako 36 ikertzaileek. Horien artean, Jose A. Fernandes eta Marta Coll bi ikertzaile espainiarrak daude, AZTIko eta CSICeko Big Datan eta modelizazio ekosistemikoan adituak, hurrenez hurren.