oceanos-vida-submarina

Ozeanoak, bizi, elikadura eta enpleguaren iturri

Lurrazalaren hiru laurdenak estaltzen dituzte ozeanoek, planetako uraren % 97 hartzen dute eta planetako azalera bizigarriaren % 99 osatzen dute, bolumenari dagokionez.

Mundu osoan, itsasoko eta kostaldeko baliabideen eta horien industriaren merkatu-balioa 3 bilioi dolarrekoa da urteko, hots, munduko barne-produktu gordinaren % 5 ingurukoa.

Jada identifikatuta dauden 200.000 espezie inguru bizi dira ozeanoetan; benetan, ordea, milioika espezie bizi dira.

Gizakiek sortutako karbono dioxidoaren % 30 inguru xurgatzen dute ozeanoek, eta, hortaz, berotze globalaren inpaktuak moteldu.

Ozeanoak munduko proteina-iturri nagusia dira; izan ere, 3.000 milioi pertsona baino gehiagok dituzte ozeanoak proteina-iturri nagusi.

Itsasoko arrantzak 200 milioi pertsona baino gehiagori ematen die lana zuzenean edo zeharka.

Arrantzarako dirulaguntzen eraginez, espezie asko azkar agortzen ari dira eta munduko arrantza eta horri lotutako lanpostuak salbatu eta leheneratzeko ahaleginak eragozten, eta, ondorioz, arrantza ozeanikoak urtean ahal baino 50.000 milioi dolar gutxiago sortzea eragiten dute.

Itsas zabaleko espazioek erakusten dute egungo azidotasun-mailak % 26 igo direla Industria Iraultza hasi zenetik.

Kostaldeko urak hondatzen ari dira kutsaduraren eta eutrofizazioaren ondorioz. Ahaleginak bateratzen ez badira, 2050erako, itsasertzeko eutrofizazioa % 20 handituko da itsas ekosistema handietan.

Iturria: Nazio Batuak