MARCO-TH COMPANY
Berrikuntza eta lankidetza, eraginkortasunari eta energiari dagokienez itsasontzi efizienteagoak garatzeko

Objetivo Sostenibilidad
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / MARCO-TH COMPANYBerrikuntza eta lankidetza, eraginkortasunari eta energiari dagokienez itsasontzi efizienteagoak garatzeko

MARCO-TH COMPANY
Berrikuntza eta lankidetza, eraginkortasunari eta energiari dagokienez itsasontzi efizienteagoak garatzeko

Marco-TH Company

TH Company, Marco markaren bitartez, munduko liderra da arrantza-industriarako ontzigain eta arrantzako ekipamenduetan eta sistema hidraulikoetan. Izan ere, munduko atunontzien %70ek baino gehiagok erabiltzen dute Marcoren teknologia. Konpainiak, duela 60 urte sortu zenetik, arrantza-industriarekiko berrikuntza eta lankidetzaren aldeko apustu irmoa du bereizgarri, eta modu erabakigarrian lagundu du munduko atunontzien bilakaeran. Gaur egun, lankidetza hori are eta garrantzitsuagoa da, ekipamendu eta itsasontzi efizienteagoak garatzeko, eraginkortasunari eta energiari dagokienez. Eta aurrerapen horri esker, industriaren hainbat politikarekin eta ekimenekin batera, gizarteari, ingurumenari eta ekonomiari dagokienez, gero eta arrantza jasangarriago baterantz aurrera egiten ari da.

Azkenaldian, itsasontziak eraiki eta tresnatzeko teknologia etengabe bilakatu da, eta arrantzatzera irteten diren atunontziak gero eta efizienteagoak dira energiari dagokionez. “Marcon gure aletxoa jarri diogu bilakaera horri, sistema hidrauliko efizienteagoak garatzearen alde eginez, baita ontzigaineko ekipamenduak eta sistema hidraulikoak monitorizatzeko sistemak ezartzearen alde ere, lana efizienteagoa izan dadin eta, aldi berean, energia gutxiago kontsumituko duten ereduak garatzen joateko funtsezko informazioa eskuratzeko”, azpimarratu du Marco-TH Company-ko zuzendari nagusi Gonzalo Pratek.

Izan ere, konpainia emari aldakorreko eta efizientzia maximoko sistemak ezartzen ari da, baita monitorizazio-sistema ere, konpainia ezarrita dagoen munduko hainbat tokitako itsasontzien eraikuntza berrietan. “Gure helburua da arrantza-industriarekin elkarlanean aritzen jarraitzea, gizarteari, ingurumenari eta ekonomiari dagokienez, gero eta arrantza jasangarriagoa garatzeko bidean”, zehaztu du Pratek.

Hydramarc sistema hidraulikoa

Horren erakusgarria da efizientzia maximoko Hydramarc sistema hidrauliko berria, egun garatzen eta ezartzen ari dena. Sistema horrek emari aldakorreko Load Sensing (LS) ponpak ditu, eta horiek, emari jarraitua eta konstantea bultzatzen duten emari finkoko sistemak ez bezala, uneko maniobran erabiltzen den makineriaren arabera behar den emaria eta presioa sortzen dituzte.

Halaber, potentzia konstantea erregulatzeko gailu bat ere badu, zeinari esker, sistemak errendimendu handiagoa lortzen duen potentzia gutxiagorekin, eta, hortaz, energiaren kontsumoa optimizatzen den. Eta hori Marbox monitorizazio-sistemarekin osatzen da: sistema horren bitartez, sistema hidraulikoaren eta ontzigaineko ekipamenduaren egoera eta lan-parametroak denbora errealean bisualizatu eta erregistratzen dira. Besteak beste, sistemak datu hauek monitorizatzen ditu: lanaren emariak eta presio hidraulikoak, olioaren tenperatura eta kalitatea, winche nagusiaren abiadurak edo iragazkien egoera; eta ekipamenduen lan-orduak, maniobren-denborak eta egindako arrantzaldi-kopurua erregistratzen dira.

Hydramarc sistema

Sistema Hydramarc

Laneko emariak eta presio hidraulikoak, olioaren tenperatura eta kalitatea, winche nagusiaren abiadurak edo iragazkien egoera monitorizatuko ditu, bai eta ekipoen lan-orduen erregistroa, maniobra-denborak, egindako lantzeen kopurua eta abar ere.

Informazio hori lekuan bertan nahiz urrutitik bistara daiteke, eta funtsezkoa izango da lanen efizientzia maximizatzeko eta mantentze prediktiboko atazak eta alarmak programatzeko. “Informazio horri esker, emari aldakorreko sistemaren onurak bultzatu, ontzien harrapaketa-maila optimizatu, eskifaiaren lana erraztu eta energiaren kontsumoa murriztu ahal izango ditugu”, azaldu du MARCO-TH Company-ko zuzendari nagusiak.

Ekipamendu adimenduagoak eta trinkoagoak

Konpainiaren beste hobekuntza-arlo bat arrantza-sisteman oinarrituko da, zeren eta horien funtzionamenduan automatismoak ezartzeari esker, ekipamenduak gero eta adimenduagoak izango baitira, eta modu koordinatuagoan lan egingo baita maniobran zehar eta ezustekorik gertatuz gero, eta kontsumoa are gehiago murriztuko baita eta, hortaz, efizienteagoak izango baitira energiari dagokionez. Halaber, monitorizazio-sistemek lortutako datuen kudeaketari esker, aurrera egingo da ontzigaineko eta arrantzako ekipamenduen diseinuan. “Sinetsita gaude monitorizazio-sistemek lortutako datuen kudeaketari esker, aurrera egingo dela ontzigaineko eta arrantzako ekipamenduen diseinuan, gero eta trinkoagoak izango direlako eta gutxiago kontsumituko dutelako, eta arrantza-ontziak eraikitzeko prozesuan karbono-aztarna gutxitu egingo delako”, amaitu du azaltzen Pratek.