ABANCA
Berariazko finantza-arreta itsasoko balio-kateko eragile guztientzat

Objetivo Sostenibilidad
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / ABANCA Berariazko finantza-arreta itsasoko balio-kateko eragile guztientzat

ABANCA
Berariazko finantza-arreta itsasoko balio-kateko eragile guztientzat

ABANCA

Abanca da arrantza-sektorearentzako berariazko negozio-dibisioa duen finantza-erakunde bakarra Espainian. 2016an erabaki zuen erakundeak itsasoaren gaineko sektoreak –Abanca-ren ezarpen handieneko lurraldeetako ekonomia produktiboan hain garrantzitsua dena, eta merkatu, legerian eta hainbat arlotan hainbeste berezitasun dituena– berariazko unitatea eduki beharko lukeela.

Hortaz, Abanca Mar sortu zen: itsasoko sektorearen balio-kate guztiari, tamaina edonolakoa dela ere –autonomoak, enpresa txikiak eta ertainak eta enpresak–, arreta ematen dion unitate espezializatua, asoziazionismoari ere aholku ematen eta hauek finantzatzen dituena, besteak beste: Arrantzarako Ekoizleen Erakundeak, armadoreen kooperatibak, kofradiak eta Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak. “Gure balio-proposamenak sektorean hainbat urtez pilatutako esperientzia du, baita segmentuaren neurrirako produktuak sortzeko ahalmena ere”. Izan ere, 9.000 bezero baino gehiago eta 2.700dik gora milioi euroko bolumena ditu, eta egoera horrek hazkunde iraunkorra dakar.

Crop from above view of man holding fishing net in hands and cutting with knife

Iparraldeko erkidegoetatik, batez ere, EAEtik, hurbil egotea eta horiek ezagutzea da beste gakoetako bat, Bankoa Abancari esker lortu dena. Horri esker, industria armadorearen beharrei baldintzarik gabeko laguntza ematen die. Eta kate-eremuari dagokionez, Abanca Mar-ek hainbat segmenturi ematen die arreta: ontzigintza, portuko zerbitzuak, edozein tamainatako enpresa armadoreak, eraldaketa, kontserbak, akuikultura… “Iparraldean egiten dugu batik bat, baina azken urteotan jarduera horiek dauden autonomia-guztietan egiaztatu dugu hazkundea. Gure ustez, espezializazioa da sekretua, sektore horrek hori behar baitu”.

Horren adibide nagusia arrantza-ontzidia berritzeko finantzaketa-plana da, hots, enpresa armadoreak ingurumen-inpaktuari dagokionez sentikorragoak eta harrapaketan efizienteagoak diren itsasontziez hornitzeko. Horren harira, hortxe, beste jarduketa batzuk: instalazioen energia-efizientzian inbertitzea, lonjen kudeaketa hobetzea edo arrantza-produktuak eta horien trazabilitatea balioztatzeko teknologia berriak ezartzea, itsasoko biodibertsitatea babestu eta leheneratzen eta ingurumenarekiko sentikortzen laguntzeko. Hots, ontzidia berritzeko ekintza eta belaunaldi-ordezkatzerako, zeinaren bidez arrantza-ontzi berriak eta bigarren eskukoak finantzatzen diren, urtean 80 inguru, finantzaketa 50 milioi inguru eurokoa dela urtean; dozenaka milioi euroko ekimenak daude, baita 100.000 eurotik beherakoak ere, itsasbazterreko arrantza edo itsas zabaleko arrantza den. “Handienetan, Espainiako banderarekin nahiz hirugarren herrialdeetako banderekin egiten dugu”.

Abanca Ozeano Jasangarrirako Printzipioei atxikitako Espainiako lehen finantza-erakundea ere bada, Nazio Batuen Mundu Itunaren Sarearen ekimena.

Baina Ozeano Jasangarri baterako Printzipioei atxiki zaien Espainiako lehenengo finantza-erakundea ere bada Abanca. Printzipio horiek Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarearen ekimena dira, eta enpresek ozeanoak zaintzeko egiten duten ekarpena gidatzeko Merkataritza Jardunbide Egoki arduratsuen Munduko Itunaren esparrua, eta Parisko Akordioaren eta 2030eko Ekintza Programaren helburuak lortzeko ahaleginak bultzatu nahi dituzte.

Bederatzi printzipioek ozeanoaren osasuna eta produktibitatea, gobernantza eta gardentasuna dituzte ardatz nagusi, eta giza eskubideei, lanari, ingurumenari eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko Nazio Batuen Munduko Itunaren Hamar Printzipioak osatzen dituzte. “Printzipio horiei atxikitzean, Abanca-k bere ekarpena garrantzitsuenak izan daitekeen eremuetan jarduteko konpromisoa gauzatu du”. Horietako eremu bat kostaldea da, non Abanca-ren negozioaren zati bat biltzen den. Azken finean, aurrerapausoa da jasangarritasun eta klimaren ekintzaren aldeko estrategian. Gainera, bat dator erakundea kide den gainerako itunekin: UNEP-FIren Banka Arduratsuaren Printzipioak, Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak edo Net-Zero Banking Alliance, besteak beste.

PLANCTON Ekimena

Abanca fundazioaren bidez, halaber, urte asko daramatza sektorearekin lan egiten, eta 2020. urteaz geroztik, Plancton ekimenaren eskutik, itsasbazterreko arrantzarekin eta akuikulturarekin elkarlanean ari dira hareatzetan, itsaski-bankuetan eta portuetan hondakinak ateratzeko programa batean. Eta mintzo dira datuak: 1.200 partaide baino gehiago, 30etik gora tona hondakin eta 30 erakunde laguntzaile baino gehiago. “Garbitzen ez ezik, sentikortzen, zabaltzen eta prestatzen ere dihardu programa horrek. Erakusketen eta topaketen bidez, eta jasangarritasun finantzarioa eta ekonomikoa hobea izan dadin, finantza-prestakuntzako programen bitartez ere”.