Atuna, kontserba-esportazioen altxorra

Historia handi guztiek bezala, Bermeoko kontserba-tradizioak ere jatorri xumea du. Udal-agiritegian jasota dagoenez, XVIII. mendearen hasierara arte, familia-tailer txikietan eta etxeetan egiten ziren kontserbak; pixkanaka, haiek gaur egungo industriei utzi zieten lekua, eta horiek sektorearen etorkizunaren erreferente bihurtu dute kontserba-tradizioa.

ESPORTAZIOEN % 88K EUROPAR BATASUNEKO HERRIALDEAK DITU HELMUGA, ETA HORIEN ATZETIK, AEBAK, ERRESUMA BATUA ETA MAROKO. 0

Estatu osoan, 225.000 tona atun-kontserba ekoizten dira; datu horren arabera, hortaz, munduko bigarren herrialde ekoizlea da Espainia, Thailandiaren atzetik. Guztira, 60 enpresa baino gehiago daude, eta horiek 7.500 enplegu inguru eta 2.233 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortzen dituzte. Eta Bermeon sektoreko dozena-erdi enpresa daude kokatuta.

225.000 tona atun-kontserba ekoizten dira Espainian
Estatuko esportazioen % 55
Inpaktu ekonomikoa, 2.233 milioikoa

Joan den ekitaldian, patronalaren datuen arabera, arrain-prestakinen eta arrain-kontserben esportazioen kopurua, guztira, % 0,46 igo zen, eta horien balioa % 12,87koa izan zen; guztizko kopurua, 171.286 tona, eta irabazitakoa, 959.087 milioi eurotik gora. Zalantzarik gabe, produktu nagusia atuna izan da, mota horretako generoen Espainiako esportazioen % 55, alegia. «2022ko urtarriletik irailera 94.300 tona esportatu ziren, eta horien balioa 557 milioikoa izan zen», jaso da Anfaco-Cecopesca-k egindako txostenean.

60 empresas que generan
7.500 empleos

Esportazioen helmuga nagusia Europar Batasuneko herrialdeak dira gehienbat (% 88) , batez ere, Italia eta Frantziako merkatuak. Eta munduko lehiakide nagusiak hauek dira: Asiako merkatuak, hala nola Txina eta Thailandia, baita Vietnam eta Indonesia ere, mundu mailan prezioan lehiatzen direnak. Eta Asiatik kanpo, Ekuador eta Maroko.

Arrain-industria eraldatzaileen kopuruari dagokionez, Euskadi da bigarren autonomia-erkidegoa; kontserba-industriak dira gehienak, arrainez prestatutako platerak prestatzen dituztenak eta arrainak izoztatzen dituztenak.

4.0 Industria

Potoen eta laten kalitatea mundu osoan gehien preziatzen denetako bat da. Zergatik? Produktua, funtsean, arrantzaleen kanpainetatik datorrelako, batez ere: ingurunea errespetatuz arrantzatzen dute, arrainaren kalitate hobea bermatzeaz gain, arrantzategien jasangarritasuna eta itsas baliabideen iraunkortasuna bermatzeko. Kontserbak egiteko, funtsezkoa da lehengaiak egostea. Gaur egun, atunaren hezetasuna eta koipea laborategi espezifikoetan aztertu eta kontrolatzen dira, eta horietan egindako analisien emaitzen arabera hartzen dira produkzio-lerroari buruzko erabakiak.

Izan ere, emaitzak hobetu eta optimizatzeko, 4.0 teknologia berriak abiarazi dira atun egosiaren hezetasuna eta koipea online neurtzeko. Horrela, kalitate- eta ekoizpen-sailek erabakiak denbora errealean hartzeko aukera dute eta produktibitate-ratioak hobetzen dira. Kontserba-fabrikek badute beste buruhauste bat: tunidoen egosketaren ondoriozko gatzun agortua kudeatzea, oso garestia baita; gazitasun handia duenez, zaila da saneamendu-sarera isurtzea.

Horri dagokionez egindako jardueretako bat biofindegi-prozesua da. Azti zentro teknologikoak bultzatu du, Bermeoko Serrats enpresarekin batera. «Horri esker, 265 tona gatzun kudeatzetik 26,5 kudeatzera igaroko da», adierazi zuten zentro teknologikokoek. Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso du, I+G+b programaren barruan, eta gatzun agortua gatzun birsortu gisa berreskuratzean oinarritzen da, ondoren egosketa berrietan berrerabiltzeko.