datos-curiosos-atún

Atunari buruzko bitxikeriak: arrain oso azkarra, jasangarria eta funtsezkoa ekonomiarako

Ba al zenekien atunak 80 kilometro orduko abiadura har dezakeela igerian? Ba al zenekien beste arrain batzuk jaten dituela? Edo urtean 100 milioi arrautza errun ditzakeela? Tunidoei buruzko datu bitxienetako batzuk ezagutuko ditugu jarraian.

Ba al zenekien atunak 80 kilometro orduko abiadura har dezakeela igerian? Ba al zenekien beste arrain batzuk jaten dituela? Edo urtean 100 milioi arrautza errun ditzakeela? Tunidoei buruzko datu bitxienetako batzuk ezagutuko ditugu jarraian.

Latinezko thunnus hitzatik datorkio izena, eta horrek ‘abiadura’ esan nahi du. Izan are, arrainak 80 kilometro orduko abiadura har dezake igerian eta 14 eta 50 kilometro artean egin ditzake egunean. Gehienez, 3,60 metro luze izan daiteke, eta bere batez besteko bizitza 15 eta 20 urte artekoa omen da. Urtean behin bakarrik ugaltzen dira, baina 100 milioi arrautza erruteko gai dira; hala ere, oso gutxi iristen dira heldu izatera.

Atunen odola oso beroa da, hain zuzen, itsasoko tenperatura baino 15ºC beroagoa, eta tenperatura horrek hotzari aurre egiteko balio zaie, eta ezaugarri horrek zuzenean eragiten dio haragiaren zaporeari. Sardinzarrak, mihi-arrainak, antxoak, arrain hegalariak, txipiroiak, izkirak eta bere espezie bereko arrain txikiak ere jaten ditu atunak.

Proteina, Omega 3 eta B3, B6, B12, A eta D bitamina ugariko elikagaia da atuna, eta mineral asko ditu, hala nola fosforo, magnesio, burdina eta iodoa. Halaber, arrain ‘aprobetxagarrienetako’ bat da, eta sukaldaritzan gehien erabiltzen den itsas espezietako bat; izan ere, atunarengandik 20 xerra ezberdin baino gehiago atera daitezke.

Azken 500 urteetan ekoiztu direnak baino elikagai gehiago ekoitzi beharko dira datozen 50 urteetan, munduko biztanleria-kopuruak gora egingo duelako. Eta egoera horren ondorioz, atuna da arrain mehatxuenetako bat, munduko eskaria itzela baita. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera (FAO), zazpi atun-espezie nagusien populazioen % 33 baino gehiago biologikoki eutsiezinak diren mailetan ustiatzen ari dira.

Atun-espezie batzuen arrantzaren ingurumen-eragina kasik nulua da. Esaterako, inguraketa-arrantzako atun tropikala gutxien kutsatzen duen proteinatzat hartzen da, proteina kilo bakoitzeko 3 eta 5 kg arteko CO2 isurtzen baititu (behikiak, batez beste, 75 kg CO2 proteina kilo bakoitzeko; txerrikiak, 30 kilo inguru; oilokiak, 25 kilo inguru; eta arrain-haztegiko izokinak, 15 kilo inguru).

Arraina funtsezkoa da ongizate ekonomiko eta sozialerako. Izan ere, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera (FAO), munduan 40 milioi pertsona baino gehiagok lan egiten dute arrantzan eta 3.000 milioi pertsona baino gehiagoren elikadura-segurtasuna itsasoko produktuen mende dago modu esanguratsuan. Atun-espezieak itsas arrantzaren balioaren % 20 dira, eta merkaturatzen diren itsasoko produktu guztien % 8 baino gehiago.