«Bermeok atunaren jasangarritasunaren aldeko borroka lideratu nahi du»

BTWCko presidenteak eta kostaldeko hiribilduko alkateak Bermeo Tuna Forum-eko helburuak aurkeztu zituzten Eurofishingen

Eurofishing, World Maritime Week osatzen duten lau kongresuetako bat, Bilbao Exhibition Centre-n egindako nazioarteko itsas topaketa, Bermeo Tuna Forum-en (BTF) aurkezpenarekin amaitu zen. Tuna World Capital Bermeoko presidenteak, Ignacio Serratsek, eta marinel herriko alkateak, Aritz Abaroak, ANABACek atunontzi izozkailuei buruz antolatutako jardunaldian parte hartu zuten.

“Bermeo atunaren munduko hiriburu gisa proposatu da, espezie horren beharra duten hirien ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren aldeko borroka lideratu nahi duelako”, azpimarratu zuen Serrats-ek. Bermeoko flotak munduan harrapatzen diren atun tropikalen % 10 harrapatzen duela gogorarazi ondoren, adierazi zuen Bilbon eta Bermeon – 2an eta 3an hurrenez hurren– izango den BTFren helburuetako bat dela Atunaren Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren Ituna sinatzea.

Lankidetza ezinbestekoa da; horregatik nahi dugu sektoreko eragile nagusiak, hala nola NBE, Europar Batasuna, itsasoa maite duten GKEak eta erakunde zientifikoak agiri horri atxikitzea”, esan zuen BTWCeko presidenteak. Helburua, zehaztu zuenez, New Yorken dago, Nazio Batuen Erakundearen egoitzan, hain zuzen, Nazioarteko Adierazpen hura Adierazpen Unibertsal bilaka dadin.

Bermeo quiere liderar la lucha por la sostenibilidad de las ciudades que dependen del atún
Ignacio Serrats, presidente de BTWC, y Aritz

USTIAPEN ARDURATSUA

Topaketa horrek lortu nahi duen bigarren gertaera gogoangarria Atunaren Munduko Hirien Ituna sinatzea da. Maiatzaren 3an egingo da, Bermeon. Herriko alkate Aritz Abaroak tokiko gobernuen lankidetza-eremu horrek lortu nahi dituen onuretako batzuk aipatu zituen: “ezagutza zientifiko onena oinarri hartuta, ustiapen eta kudeaketa arduratsuen jardunbideen bidez baliabidearen jasangarritasuna bermatzea” edo “sektorearen erronka nagusiak identifikatzea eta tokiko errealitatetik abiatuta mundu-mailako konponbideak bilatzea sustatzea”.

Bermeo, Puerto Victoria, San Diego, Manta, Concarneau, Abudjan eta Bangkok izango dira 14. Garapen Jasangarrirako Helburuarekin (Itsaspeko bizitza) bat datorren Itunarekiko konpromisoa burutuko duten lehenengo zazpi hiriak. “Hiriotan atuna gure ekonomiaren, gure prozesu sozialen eta gure etorkizunaren funtsezko aldea da”, adierazi zuen Abaroak, eta etorkizunean beste kide batzuk akordio horri atxikitzea espero du.