BOLTON FOOD
«Bermeo Tuna Forum gogoetarako toki aparta da konpromisoak hartzeko eta 360º-ko jasangarritasuna sustatzeko»

Iraunkortasunaren helburua
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / BOLTON FOOD «Bermeo Tuna Forum gogoetarako toki aparta da konpromisoak hartzeko eta 360º-ko jasangarritasuna sustatzeko»

BOLTON FOOD
«Bermeo Tuna Forum gogoetarako toki aparta da konpromisoak hartzeko eta 360º-ko jasangarritasuna sustatzeko»

ibon-urraza-general-manager-bolton-food

Ibon Urraza
Bolton Food S. L-ko general manager

Atun-sektorearen balio-katean parte hartzen duen eragile bakoitzak bere helburuak ditu, baina bidea elkarrekin egiteko eta negozioak beste era batean egin daitezkeela erakusteko aukera ematen dio jasangarritasunak industriari. Bolton Food, Italiako Bolton Group multinazionalaren arrain-kontserbako unitatea, Bermeo Tuna Forum-en talde eragilearen partaide da. Espainiako Isabel eta Cuca marken jabe den Bolton Food S.L.-ko General Manager Ibon Urrazarekin mintzatu gara.

Zein zeregin dagokio jasangarritasunari Bolton Food-en kudeaketan?

Gure jardueraren zati diren prozesu guztien bihotzean dago. Bolton Food-en marka liderrak ekoiztu eta banatzen ditugu, hala nola Isabel eta Cuca, eta jakin badakigu gure sektorearen erronka nagusiaren lehen lerroan gaudela, hots, munduko arrantza-baliabide garrantzitsuena den atunaren hornikuntza-katean zehar 360º-ko jasangarritasuna bermatzea. Hori lortzeko, mundu-mailakoa eta zientifikoa da gure lanaren ikuspegia, eta sektoreko funtsezko eragileekin eta erakunde eta GKE entzutetsuekin aliantza estrategikoan lan egiten dugu. Gure asmoa da mundurako atun-enpresa jasangarriena izatea. Horretarako, jasangarritasuna da gure ereduaren funtsa, gure abiapuntua eta, aldi berean, gure helburua.

Hornikuntza-katea hain luzea eta konplexua izanda, zein erronkari aurre egiten dio zuen sektoreak alderdi sozialean?

Atunaren hornikuntza-katean, zeinean eragile askok parte hartzen duen, askotan, garapen-bidean dauden herrialdeetan erronka handiak ditugu, eta ezezagunak, agian, giza eskubideekin lotura daudenak, gure jardueraren arriskuei eta eraginei dagokienez. Herrialde horietako lege-ereduetan eta gizarte-testuinguruetan, baita kultura-testuinguruetan ere, apika, giza eskubideen errespetua ez dago bermatuta, esaterako, lan duinarekin edo genero-ekitatearekin loturiko gaietan. Halaber, itsasontzien itsas zabaleko isolamenduak arrisku gehigarria dakar. Hori guztia dela eta, Oxfam-ekin ari gara lanean, giza eskubideak gure hornikuntza-katean errespeta daitezen bermatzeko eta gerta daitezkeen arriskuak eta eraginak saihestu, prebenitu eta arintzeko neurri egokiak abiarazteko. Era berean, giza eskubideen gaineko gure politika korporatiboak eguneratzen jardun dugu nazioarteko arau zorrotzenekin bat etor daitezen. Lan horren emaitza gisa, Giza Eskubideen Politika berria eta Jokabide Kode bat argitaratu ditugu Oxfam-ek ziurtatutako itsasontzietarako.

Eta ingurumen-mailan?

Ezinbestekoa da hornikuntza jasangarria bermatzea, atunaren biziraupena eta ozeanoen biodibertsitatearen errespetua ziurtatzeko, datozen belaunaldientzako baliabidea izaten jarrai dezaten. Esparru horretan, asmo handiko konpromisoak ere baditugu, eta sektoreko erakunde ospetsuekin elkarlanean lan egiten dugu. International Seafood Sustainability Foundation (ISSF) fundazioaren bazkide sortzaileak gara, eta WWFrekin eraldaketa-ituna dugu, halaber, konpromiso handiekin, hala nola gure produktu guztien trazabilitatea eta gardentasuna, eta gure atun guztien % 100 iturri jasangarrietatik edo arduratsuetatik, 2014an WWFk horrela kalifikatutaetatik, etortzea. Eta bide onetik goaz, harro esaten dugu % 86,5 lortu dugula jada.

Nola gauzatzen dira konpromiso horiek zuen marken errealitatean?

Nazioarteko estandar zorrotzekin bat egiteko lan egiten dugu, Espainiako marketarako ez ezik –Isabel eta Cuca–, konpainiaren gainerako marka liderretarako ere –Rio Mare eta Saupiquet. 2016an, esate baterako, ‘Arrantza arduratsuko atuna’ ziurtagiria sortzea sustatu genuen: gertaera gogoangarria izan zen, bide-urratzailea, legez kanpoko arrantzaren kontrako tresna eraginkorra izateaz gain, itsasontzietako langileen segurtasuna eta gizarte- eta lan-eskubideen errespetua bermatzen dituelako, munduan modu bakarrean. Estandar hori sortzen lagundu dugunez, gure buruei zorroztasun itzela eta konpromisoa ezarri genizkien, eta lortu dugu Isabel marka bakarra izatea munduan atun-laten % 100 ziurtatuta dituena Espainian. Aurrera egiten dugu, zorroztasuna eta erronka handiak bidaide izanda. Merkatuko liderrak garelako, baina ez dugu nahikoa horrekin. Erreferentzia-puntua izan nahi dugu gure industriarako jasangarritasun-gaietan. Gure ardura da, gero eta arduratsuagoak diren eta erosketa-erabakiez gero eta gehiago jabetzen diren herritarrekin partekatzen duguna.

«Gure industriarentzat erreferentzia izan nahi dugu iraunkortasunaren arloan. Gure erantzukizuna da»

Bermeo Tuna Forum-erako laguntza

Bolton Food da Bermeo Tuna Forum-en babesle nagusietako bat. Zerk bultzatu zaituzte ekitaldi hori babestera?

Ekitaldiaren antolatzaile den Bermeo Tuna World Capital elkartearekin dugun harremana aspalditik dator. Izan ere, hasieratik gara horren bazkide, eta buru-belarri aritu ginen haren helburuak, izateko arrazoia eta estrategia zehazten. Gure ustez, enpresak, gobernuak eta gizarte zibila elkartu dituen itun publiko eta pribatu horren izaera formula biribila da sektorearen erronkak lortzeko eta konponbideak aurkitzeko baterako estrategia zehaztearren. Horren harira, Bermeo Tuna Forum gogoetarako toki aparta da balio-katean esku hartzen duten eragile guztiek konpromisoak har ditzaten, gure sektorean mundu-mailako ikuspegi berritzaile eta kolaboratibo batetik 360º-ko jasangarritasuna sustatzeko eta herritarrak kontsumo arduratsuak duen garrantziarekiko kontzientziatzen jarraitzeko.

Konpromisoez ari garela, foro horretan Atunaren Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren akordioa sustatuko eta Atunaren Munduko Hirien lehen Ituna ezarriko da. Zure ustez, zergatik dira garrantzitsuak horrelako ekimenak?

Atunaren Munduko Hirien Sarea sortu izana 2030 Agendaren lokalizazioaren adibide argia da. Bolton Food-en dihardugunok asmo handiko konpromisoak ditugu ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuneko estandar zorrotzenak betetzeko eta elkarrekin lan egiten dugu konpromiso horiek erakunde adituekin enpresa pribatu gisa dugun kokapenetik lortzeko, eta, era berean, sare hori aukera ederra da lurralde bakoitzak, zeinek bere agenda, ikuspegi eta esperientziarekin, beste lurralde batzuekin sinergiak sor ditzan, tokiko esparrutik balio partekatua sortzeko eta guztien helburuak lortzeko aukerak bilatzen laguntzeko. Horrelako proiektuek erakusten dute lurralde bakoitzak Garapen Jasangarrirako Helburuei ekarpenak egin dezakeela, gogo, inplikazio eta lankidetzarekin, mundu-mailako konpromisoak bakoitzaren beharretara egokituta. Bestetik, Nazio Batuen Batzar Nagusiak onar dezan Foroan aurkeztuko den Atunaren Jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpena gertaera gogoangarria da gure sektorerako. Tokiko esparrutik erakunde eta instituzio publiko, pribatu eta sozialen arteko lankidetza eta akordioak sortzeak mundu-mailan eragin handia duela –eta ondorioz, bidezkotasuna, konpromisoa, parte-hartzea eta eraldatzeko ahalmena– erakusteko modua da.