DATAFISH
Behaketa fisikoa eta monitorizazio elektronikoa izakinak ebaluatzeko eta sektorearen jardunbide egokiak ziurtatzeko

Objetivo Sostenibilidad
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / DATAFISH Behaketa fisikoa eta monitorizazio elektronikoa izakinak ebaluatzeko eta sektorearen jardunbide egokiak ziurtatzeko

DATAFISH
Behaketa fisikoa eta monitorizazio elektronikoa izakinak ebaluatzeko eta sektorearen jardunbide egokiak ziurtatzeko

Nicolás Troncoso-datafish

Nicolás Troncoso
Datafish Technology Solutions-eko zuzendari gerentea

DATAFISH

Arrantza-datuak biltzen eta tratatzen espezializatuta dago Datafish, Espainian behaketa fisikoa eta monitorizazio elektronikoa egiten dituen enpresa bakarra. “Jarduera horrek gure itsaso eta ozeanoen jasangarritasunari bi modutan laguntzen die. Bat, behaketa fisikoko zerbitzuen bidez: gure behatzaileek datu zientifikoak biltzen dituzte AZTI zentro zientifiko eta teknologikoarentzat, eta datu horiek izakinak ebaluatzeko erabiltzen dira. Halaber, itsaso eta ozeanoen jasangarritasunari ere laguntzen diogu gure irudi-analistek, gure armadoreek atun-arrantzan nahiz hegaluzearen arrantzan dituzten jardunbide egokiak egiaztatzeko, milaka grabazio-orduak berrikusten dituztenean. Hori guztia, behaketa fisikoan eta elektronikoan esperientzia ugaria duten Bermeoko eta Vigoko langile gaituei esker”, azaldu du Datafish Technology Solutions-eko kudeatzaile Nicolás Troncosok.

Datafish-observación

Zertan dautza behaketa fisikoa eta elektronikoa?

Behaketa fisikoaren barruan, behatzaile zientifikoak ekartzen ditugu hainbat helbururekin, Espainiako Arrantza Sektoreko Oinarrizko Datuak bildu, kudeatu eta erabiltzeko Programa Nazionalareko (PNDB) Euskadiko datuak biltzeko, AZTI fundazioaren bidez (hori baita haren zentro zientifiko arduraduna). Eta, bestetik, behatzaile zientifikoak ere ekartzen ditugu, dagokion erakunde zientifikoaren ikuskaritzapean, gure armadoreentzat egiten ditugun atuntokietarako, kanpaina esperimentaletan edo txankuen hautaketan. Instalazioa diseinatzeko fasetik hasita azken txostenak egin arte parte hartzen dugu monitorizazio elektronikoan; hortaz, prozesuaren fase guztietan gaude. Monitorizazioari eman nahi zaion erabileraren arabera (lehorreratzeko betebeharra, jardunbide egokiak edo Eskualdeko Arrantza Erakundeen  (ORP, gaztelaniaz) txostenak) diseinatzen ditugu instalazio-planak, eta ekipamenduak instalatu eta konfiguratzen ditugu, hala eskatzen denean, eta, azkenik, datuak biltzen ditugu azken txostenak egiteko. Kasu batean nahiz bestean, harrapatzen dena eta nola harrapatzen den egiaztatzen dute behatzaileek.

Nola eragiten diezue arrantza-prozesuei?

Gure jarduera funtsezkoa da hainbat txankutan aplika daitezkeen jardunbide egokiak zehazteko, eta, aldi berean, espezieen izakinak ebaluatzeko ezinbestekoak diren datuak ematen ditugu. Gure behatzaile fisikoek bildutako datuak nahiz REM sistemen irudiak aztertzetik ondorioztatzen diren datuak erakunde zientifiko arduradunen datu-baseetan iraultzen dira. Gure bezeroek gero eta irmoago egiten dute arrantza-jasangarritasunaren alde, eta beren jardunbide egokiak berresteko eta beren jarduerari gardentasuna emateko datuak sortzeko gai den tresnatzat hartzen dute monitorizazio elektronikoa, eta erabili egiten dute. Data Fish-en prozesu hori gero eta efizienteago egin nahi dugu, adimen artifizialeko eta ikaste automatikoko (machine learning) tresnez baliatuta.

Datafish

Bestelako proiektu edo zerbitzurik abiarazi al duzue?

Gaur egun, proiektu pilotu bat martxan jarri dugu Arrantza Idazkaritza Nagusiarekin monitorizazio elektronikoaren bidez lehorreratzeko betebeharra kontrolatzeko. 2021ean ekin genion proiektuari, hainbat txankurekin, txanku bakoitzaren arabera monitorizazio elektronikoa noraino hel daitekeen zehaztearren. Halaber, gure bezeroei laguntzen diegu jardunbide egokiak ziurtatzeko prozesuetan, hala nola MSC edo Friend of the Sea direlakoetan.

Zuen ustez, nolakoa izango da sektorearen etorkizuna?

Baikorrak izatea dugu gogoko, eta pentsatzea arrantza zientziaren eskutik badoa etorkizun itxaropentsua izango duela. Horren haritik, uste dut atunaren eta hegaluzearen sektorea gauzak ondo egin daitezkeelaren adibide dela.

«Europako ontzidiak, bereziki Espainiakoak, hobekien betetzen ditu 14. GJHren premisak, jasangarritasuna lortzeko zientziaren aholkua jasotzen duelako»

Eta egoki aurrera egiten ari da 14. GJH lortzeko?

Uste dut Europako ontzidiak, bereziki Espainiakoak, hobekien betetzen dituela helburu horren premisak, eta hori egiten du Administrazioak gehiago kontrolatzeaz gain, askotan, jasangarritasuna lortzeko alde zientifikoaren aholkua jasotzen duelako. Horren adierazgarri da, hain zuzen, 2012. urteaz geroztik inguraketa tropikalean martxan dagoen jardunbide egokien monitorizazio elektronikoko programa dela munduan martxan dagoen programa urrienetako bat. Era berean, hegaluzeaz edo antxoaz mintza gaitezke, jasangarritasunari buruzko MSC ziurtagiria baitute eta arrantza jasangarriaren eredu baitira. Europan, partzuergo batean parte hartzen ari gara txankuetan –hala nola tretza eta inguraketa tropikala– espezieak bereizteko adimen artifiziala erabiltzeko.