Itsasotik erakusleihora, edo nola berrerabili itsasoko bizitza mehatxatzen duen plastikoa

Plastikoak gure bizitzaren parte izaten hasi zirenetik –bizitza erosoago eta seguruago eginez–, plastikozko milioika objektu eta bilgarri birziklatzea gero eta kezka handiagoa da. Material horrek ingurumenari dakarzkion ondorio kaltegarriez kontzientziatu izanak, agintariak bultzatu ditu supermerkatuetan poltsak merkaturatzeko mugak jartzera edo plastikozko lastoak, platerak eta edalontziak saltzea debekatzera. Haatik, gure bizitzetan COVID-19a bat-batean sartu izanaren zehar-kalte nagusienetako bat izan da plastikoa gehiegi erabili dela ospitaleetan, etxeetan nahiz merkataritza-gune handietan.

Ez da ahaztu behar zirkulazioan zenbat eta plastiko gehiago egon, orduan eta aukera gehiago dagoela horietako askok itsasoak eta ozeanoak kutsatzeko. Itsaslasterren eta bira ozeaniko handien eraginez bildutako mota guztietako hondakinek osatutako plastikozko uharte erraldoiak dira egoeraren larritasunaz kontzientziarazten duen irudi horietako bat. Bost zabor uharte handietatik handiena Ozeano Barean dago, Kalifornia eta Hawaii uhartediaren artean, eta Frantzia bi halakoa da, hedadurari dagokionez. Zailagoa da kuantifikatzea, ordea, plastikoak eta mikroplastikoak irenstearen ondorioz hiltzen diren itsas espezieen kopurua.

Arazoaren munta ikusita, enpresa askok plastiko birziklatuzko salgaiak egin dituzte, beraiek eraldatzen dituztenak edo GKEekin eta erakunde kontserbazionistekin elkarlanean egiten dituztenak. Jarraian, itsasoak garbitzen lagundu nahi duten ekimen horietako batzuk:

Kirol-arropa
Hainbat konpainiak, hala nola Ternuak, badute itsasotik eta arrantza-sare birziklatuetatik ateratako plastikoz egindako beroki eta arropa teknikoen bilduma. Commitment-en logoak material horiekin egindako salgaiak identifikatzen ditu.

Erloju-uhalak
Christopher Ward marka anglo-suitzarrak #tide uhaldun erlojuak saltzen ditu; uhal horiek Thailandiako golkoko Andaman itsasotik biltzen duten plastikoz egiten dira. Moken etniako kideek bilten dituzte objektuak, eta ondoren, Zientzia Aplikatuen Suitzako Unibertsiatean tratatzen dira karbonorik gabeko prozesu baten bidez, poliesterrezko ehun-uhalak sortzeko, eta horiek firmarekin konprometituen dauden bezeroen eskumuturrak janzten dituzte.

Eguzkitako betaurrekoak
Gehien erabiltzen den beste osagarri bat, eguzkitako betaurrekoak, eta jasangarritasuna ez dira bateraezinak. Sea2see enpresa italiarrak, Bartzelonan egoitza duenak, arrantza-sareak eta sokak material gogor bihurtzen ditu eguzkitako betaurrekoak fabrikatzeko. Arrantza-komunitateek soka, plastiko eta sare baztertuak botatzen dituzte 100 edukiontzi baino gehiagotan, Espainiako 20 portutan banatuta, eta hiru egunetik behin tona bat birziklatzen da.

Motxilak
Ecoalf-ek bigarren bizitza ematen die arrantza-sareei eta plastikozko botilei, besteak beste. Sareak nylon bihurtzen dira, eta ontziak, poliester-zuntz, beren produktuak fabrikatzen erabiltzen dituztenak. Orain arte, 250 milioi botila baino gehiago birziklatu dituzte, konpromiso zabalagoen esparruan, zeinek, besteak beste, hauek barne hatzen dituzten: pneumatikoen edo kafe-hondarren tratamendua edo, betiko artilearen alternatiba gisa, artile birziklatuaren aldeko apustua.