MARINE INSTRUMENTS eta NAUTICAL
Munduko erreferentziazko harremana, atun-sektorearen zerbitzura

Iraunkortasuna helburu
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / MARINE INSTRUMENTS eta NAUTICAL Munduko erreferentziazko harremana, atun-sektorearen zerbitzura

MARINE INSTRUMENTS eta NAUTICAL
Munduko erreferentziazko harremana, atun-sektorearen zerbitzura

MARINE INSTRUMENTS-NAUTICAL

Marine Instruments, 2023an 20 urte beteko dituena, munduko liderra da atun-sektorerako teknologia garatzen eta fabrikatzen, eta bere produktuak NAUTICALek banatzen ditu munduan zehar. Konpainia horrek 50 urteko jardunbidea du, eta itsasoko arrantzari, nabigazioari eta segurtasunari laguntzeko konponbide teknologiko globalak eskaintzen ditu. Grupo Arbulu taldekoak dira biak –ontzi-elektronikan eta satelite bidezko komunikazioan espezializatutako munduko talde nagusienetako bat–, eta ozeanoak babestu eta zaintzeko konpromiso utziezin bera dute biek; hortaz, baliabide naturalak modu arduratsuan eta jasangarrian kudeatzen dituzte.

Marine Instruments-ek ekarritako teknologia eta produktuaren know-how-a eta NAUTICALek ekarritako merkatuaren ezagutza, bezeroekiko harremana eta munduko banaketa-ahalmena uztartzean oinarritu zen batasun horren arrakasta. Hasieratik izan zuten lehiarako abantaila hori, gaur egun erreferentzia dena, eta satelite bidezko buien bidez konponbide osoa eskaintzen dute: sentsorea, satelite bidezko komunikazioak, softwarea, informazio guztia adierazteko plataformak eta, orain, azken bertsioan, adimen artifiziala.

marine instruments y nautical

Marine Instruments, balio erantsi handiko teknologia atun-sektorearen zerbitzura

2022. urtearen hasieran, Galizian egoitza duen enpresak, M3iGO merkaturatu zuen: adimen artifizialdun arrantzarako satelite bidezko lehenengo buia. Gertaera gogoangarria izan zen hori konpainia galiziarrarentzat eta, ondorioz, arrantza-sektorearentzat, eta efizientzian eta jasangarritasunean mugarri izan zen teknologia disruptiboa sartzea ekarri zuen. Munduko arrantza-portu nagusienetan hedatu zen garapen hura, Nautical-en eskutik, Marine Instruments I+G arloan etengabe lau urtez lanean aritu eta inbertitu ondoren. Izan ere, arlo horretan langileen % 40k lan egiten du; gaur egun, 160 langilek.

Zunda digital berriari eta adimen artifizialari esker, M3iGO buiak informazio nabarmena jakinarazten die ontziburuei, hala nola antzemandako biomasaren guztizkoaren atun-tonak. Hots, ozeanotik biltzen den datu-kopuru itzelaren artean informazio baliotsua kozinatu eta ematen du, atunontzien efizientziaren onerako. Satelite bidezko buia horiek atun-ontzidien itsasbideak planifikatzea errazten dute; era berean, denbora eta erregaia aurrezten laguntzen eta nabarmen murrizten dute ingurumen-inpaktua.

Azken urteotan, dibertsifikazio-estrategia baten barruan, Marine Instruments-ek, arrantzari ez ezik, bi sektoreri, hala nola akuikulturari eta segurtasun eta defentsari ere ekin die. Lehenengoari dagokionez, Ekuadorren dago presente izkira-akuikulturan, teknifikazio bidean dagoen sektorean, zeinean MASS izeneko elikadura-sistema adimendun batean lan egiten ari garen: sistema horrek automatikoki kalkulatzen ditu elikaduraren kantitatea eta maiztasuna, otarrainxkaren produkzio-zikloa ahalik eta gehien optimizatzeko. Haren bidez, animaliaren hazkuntza-indizea handitzea lortzen ari da eta pentsuaren kostuak nabarmen aurrezten dira.

Aldi berean, Marine Instruments Tunadrone garatzen ari da: atun industrialeko arrantzarako drone bat da, itsasontzia mugitzen ari dela aireratu eta lurreratzen dena, HD bideo-irudiak itsasontziari denbora errealean igortzeko gai dena hamazortzi itsas miliako barrutian. Prototipatuaren azken fasean dago, eta aurreikusi da 2023. urtearen amaieran atunontzietan ontziratzea lehenengo testak egiten hasteko.

Eguneraketa horiek guztiak etengabeko hobekuntzan oinarritutako negozio-eredu baten ondorio dira, zeinaren erdian beti bezeroa jarri den, konponbide errentagarriak, jasangarriak eta berritzaileak eskaintzeko. Produktuetan bikaintasuna eta berrikuntza lortzeko nahi horrek Berrikuntzaren Sari Nazionala lortu zuen 2022an. Espainiako Gobernuak saritu zuen, eta saria errege-erreginek eman zioten enpresari, 2023ko otsailean.

Nautical, munduko erreferentzia atunontzietarako konponbide teknologikoetan eta komunikazioetan

Eta atunontzientzat ez ezik, arraste-ontzi, tretzaontzi, inguraketa-ontzi, ontzi laguntzaile eta sektorearen gainerako txankuentzat ere da erreferentzia, eta, halaber, konponbideak eta ekipamendua erakunde publikoei, aduana-zaintzako zerbitzuari eta Itsas Armadari ere ematen dizkie. Eta mota guztietako itsasontzien eraikuntza berriko proiektuetan ere ematen ditu zerbitzuak.

Ekipamendu- eta zerbitzu-zorroak merkatuko teknologiarik onena du, eta berrikuntza eta konponbide egiaztatuak bateratzen ditu. Aholkularitza, azken teknologia, itsasontzi bakoitzera egokitutako eskaintzak, hornidura integrala, laguntza osoa eta zerbitzu tekniko bikaina dira NAUTICALen sinonimo.

Izan ere, NAUTICALek goi-mailako prestakuntza eta espezializazio handiko giza taldea du, baita zerbitzu-sare propioa ere Espainian, Panaman, Ekuadorren, Seychellesen eta Boli Kostan. Horri guztiari esker, konponbideak ezar ditzake itsasontziek lan egiten duten tokietan eta erantzun azkarra eta eraginkorra eman diezaieke ontziei munduko edozein tokitan. NAUTICALek bezeroen eskura aholkularitza, teknologia, laguntza eta hornidura osoa jartzen ditu munduko arrantza-portu nagusietan.

Etorkizuna: I+G, erdian, efizientzia handiagoa lortzeko

Enpresa biek ozeanoekin eta teknologiekin lotuta dituzten esperientzia eta jardunbidea direla eta, oso argi dute ezagutzan oinarritutako teknologien garapenaren bidez eralda daitezkeela sektore tradizionalak, hala nola arrantza-sektorea. Bi konpainiek batera lan egiten jarraituko dute, I+G oinarri izanda, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroei beren jardueran efizienteagoak izan daitezen laguntzeko.