CONSERVAS CAMPOS
«Erauzketa- eta eraldaketa-jarduerak txertatu beharko dira jasangarritasun-estandar berriei erantzuteko»

Objetivo Sostenibilidad
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / CONSERVAS CAMPOS «Erauzketa- eta eraldaketa-jarduerak txertatu beharko dira jasangarritasun-estandar berriei erantzuteko»

CONSERVAS CAMPOS
«Erauzketa- eta eraldaketa-jarduerak txertatu beharko dira jasangarritasun-estandar berriei erantzuteko»

Conservas-campos-marta

Marta Pagazaurtundua
Campos-eko Garapen Iraunkorreko ordezkaria

Conservas Campos

Conservas Campos-en Garapen Jasangarriaren Arloko zuzendari Marta Pagazaurtunduak enpresaren produktuen ziurtagirien –hala nola MSC– aldeko apustua nabarmendu du, garapen ekonomikoa, ingurumenarekiko errespetua eta gizarte-ongizatea barne hartzen dituen estrategiaren esparruaren barruan.

Zein esanahi du jasangarritasun hitzak Conservas Campos-entzat?

Campos-entzat jasangarritasuna gure negozioaren oinarrizko printzipioa da eta, aldi berean, egunez egun lortu nahi dugun helburua; hots, gure etorkizunerako bermea. Hala, Nazio Batuen  Brundtland Batzordearen definizioa gure egin dugu: “gaurko beharrak betetzea beren beharrak betetzeko etorkizuneko belaunaldien ahalmena arriskuan jarri gabe”. Horrek esan nahi du arloen eta jarduketa-eremuen araberako jasangarritasuna saihesten dugula eta jasangarritasun osoaren, zera, 360º -ko jasangarritasunaren alde gaudela, garapen ekonomikoaren, ingurumenarekiko errespetuaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka lortzeko.

Zuen produktuetako batzuk MSC zigiluarekin ziurtatzeko apustua aspalditik dator. Zer esan nahi du zigilu urdin horrek?

Hala da. Campos izan zen MSC zaintza-katean ziurtatu zen lehen kontserba-enpresa, Espainian dituen lantegietan nahiz Ekuadorren dituenetan, 2007an eta 2009an hurrenez hurren. Harrezkeroztik, zigilu urdinarekin ziurtatutako erreferentzien merkaturatzea ugarituz joan gara. Zigilu horrek bermatzen du gure produktuak modu jasangarrian kudeatzen den arraintoki batean arrantzatu direla, zeinean arrantzak arrainen populazio basatiengan, ekosistemetan eta horien etorkizunean dituzten inpaktuak ebaluatu diren. MSC zigiluarekin ziurtatutako produktuen aldeko apustua gure ontzidiak, Albacorak, oraintsu lortu duen ziurtapenak sendotu egin du; izan ere, MSCren Arrantza Jasangarriaren Estandarraren arabera eskualde ozeaniko guztietako harrapaketak ziurtatu dituen lehen atun-konpainia da munduan.

Ezagutzen al dituzte kontsumitzaileek arrantza arduratsu horretatik datozen produktuak erosteak duen garrantzia?

Gero eta kontsumitzaile gehiagok erosketetan jasangarritasun-irizpideak kontuan hartzen dituela egia bada ere, uste dugu oraindik bide luzea geratzen dela produktu-mota horiek identifikatzen dituzten zigilu, logo edo ekoetiketa bakoitzaren esanahia behar bezala interpreta dezaten. MSC zigilu urdinari dagokionez, kontsumitzaileei nahiz banaketari zuzendutako hainbat kanpainaren bidez, MSC-k hori zabaltzeko egiten duen lan itzelari esker, jendeak zigilu horrek esan nahi duenari buruz gehiago dakiela ikusten ari gara.

Campos-ek arrantza jasangarriarekin duen inplikazioa zigilu horretatatik haratago doa, MSCren ekimen batzuekin kolaboratzen ari delako, hala nola ‘Semana Mares para Siempre’ (Itsasoak Betiko Astea) izenekoarekin.

Izan ere, jasangarritasunarekin zerikusia duten ekimenetan parte hartzen dugunean, ekoetiketak erabiltzea baino askoz gehiago egiten dugu. Hortaz, arrantza-baliabidearen jasangarritasunari dagokionez, MSCren ‘Semana Mares para Siempre’ astean parte hartzen dugu, sortu zenetik. Era berean, Arrantza Arduratsuko Atuna sustatzeko AENOR- APRen kanpainetan esku hartzen dugu; azken urteotan egin dira kanpainak, besteak beste, arrantza-ontzietako lanaren gizarte-baldintzak eta laneko segurtasuna bermatzeko.

«Campos izan zen MSC zaintza-katean ziurtatu zen lehen kontserba-enpresa, Espainian dituen lantegietan nahiz Ekuadorren dituenetan, 2007an eta 2009an hurrenez hurren»

Gure ontzidiaren eta eraldaketa-instalazioen MSC eta APR ziurtagirien bitartez, gure produktuen jasangarritasuna bermatzen dugu: arrain trazagarria, segurua, osasungarria eta legala, langileen eskubideak babesten eta arrantza-baliabidea eta horren habitata zaintzen dituzten ontzidiek harrapatzen dutena, eta, ondoren, langileen lan-baldintzak bermatzen dituzten eta ingurumena babesteko ikuspegia duten enpresetan eraldatzen dena.

Nola lortzen duzue hornitzaileek ere konpromisio berbera izatea?

Campos-en lehengaien, gai osagarrien edo sargaien hornitzaileak irizpide ekonomikoen, ingurumen-irizpideen eta gizarte-irizpideen arabera hautatzen ditugu. Sinetsita gaude horrela eginda bakarrik izango garela gai gure jarduerak etorkizunean jarrai dezala eta, aldi berean, gure hornidura-kate osoan balio partekatua sortzeko. Atunaren hornidura-katea konplexua da, hainbat herrialdetako eragile ugarik esku hartzen baitute, eta egoera horrek testuinguru desberdinak dakartza, bai arauketari dagokionez, bai kulturari, gizarteari eta ekonomiari dagokienez. Campos-en, gure hornitzaileekin kontratu-harremanen bat hasi aurretik, nahitaezkotzat jotzen dugu haien jardueraren testuingurua ezagutzea, eta horren arabera, eta jarduera horri aplikagarri zaion arautze-esparruarekin bat etorrita beti, gure jokabide-kodea ezagutarazten diegu eta horri atxikitzea eskatu. Hornitzaile bakoitzarekin batera ezartzen ditugu gutxieneko ingurumen- eta gizarte-betekizunak, horien arabera harreman sendo baten oinarriak finkatzeko, elkarrekin hobetzen joateko.

Mende batetik gorako enpresa-jardunbideak ematen duen esperientzia izanda, nola ikusten duzue arrantza- eta kontserba-jardueraren etorkizuna?

torkizunean erauzketa- eta eraldaketa-jarduerak txertatzea ezinbestekoa izango da egungo erronkei erantzuteko: gero eta zorrotzagoa eta murriztaileagoa den arautze-esparruari aurre egitea, bezeroek eta banaketa handiak eskatzen dituzten jasangarritasun-estandar eta ziurtapen berrietara moldatzea eta baliabideak hobeto aprobetxatzea, besteak beste.
Bestetik, uste dugu interes-talde guztien mundu-mailako konpromisorik ez badago –zeinean joko-arauak guztientzat berberak diren, salbuespenik gabe, lan egiten den herrialdeak eta enpresa-mota edozein izanda ere–, horien etorkizuna egoera larrian egongo da.

Arrantza-baliabidea zaintzetik lan duina errespetatzera

Jasangarritasuna hainbat arlotan dago jokoan. Bestelako jarduerarik egiten al du Campos-ek bere jardueraren inpaktua minimizatzeko?

Arrantza-baliabidearen jasangarritasunari dagokionez, ISSFen (International Seafood Sustainability Foundation) parte hartzen dugu; izan ere, nahita konprometitu gara, besteak beste Albacora ontzien partaidetzarekin egiten diren azterlan zientifikoen ondorioz sortzen diren zaintza-neurriak betetzeko. Ikuspegi sozialetik, atuna prozesatzeko industriak balio erantsi handiko eskulan-prozesu intentsiboa behar du. Gure politikak eta ahaleginak lan duina eta jasangarria sortzera bideratuta daude, eta horretarako, gure langileen lan-eskubideak errespetatzen ditugu eta lan-ingurune segurua sustatzen dugu. Era berean, lan egiten dugun komunitateetan esku hartzen dugu, hainbat proiekturen bidez; esaterako, lanpostuak sortzen ditugu sareak birziklatzeko kostaldeko komunitateetan; jasangarri gisa ziurtatuta daude kirol-ekitaldiak, kirola jarduera osasungarri gisa sustatzen dutenak, bultzatzen ditugu, eta lan egiten dugun inguruneko natura- eta kultura-ondarea zabaltzen dugu, Naturagune Babestuetako Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari (TJEG), EUROPARC España-ren ekimena denari, atxikitako enpresa gisa dugun konpromisoa dela eta.