SATLINK
«Teknologia funtsezkoa da itsasoaren etorkizunerako, ozeanoak ezezagun handia izaten jarraitzen duelako»

Objetivo Sostenibilidad
Bermeo Tuna Forum 2 y 3 mayo de 2023 / iraunkortasunaren helburua  / SATLINK «Teknologia funtsezkoa da itsasoaren etorkizunerako, ozeanoak ezezagun handia izaten jarraitzen duelako»

SATLINK
«Teknologia funtsezkoa da itsasoaren etorkizunerako, ozeanoak ezezagun handia izaten jarraitzen duelako»

Pedro Vigil
Satlink-eko zuzendari komertziala

Satlink

Satlink enpresa teknologikoa 1992an sortu zen, eta Gauzen Interneten (IoT) konponbideak garatzen ditu. Gainera, arrantza-segmenturako konponbide teknologikoen hornitzaile liderra da munduan –industriarako nahiz erregulatzaileentzat–, erabakiak ahalik eta hobekien hartzen laguntzeagatik, datuak eskuratzeko aukera ematen baitu, ozeanoetako baliabideak modu jasangarriagoan eta efizenteagoan kudeatzeko.

Nola egiten du lan Satlink-ek itsasoen eta ozeanoen jasangarritasunaren alde?

Jasangarritasuna kateatuta dago ematen dugun urrats bakoitzean, garatzen dugun konponbide bakoitzean, orain dela 30 urte baino gehiagoz geroztik. Konponbide teknologiko mota ezberdinak ditugu, baina guztiak daude arrantza jasangarria eta efizientea lortzera eta itsasoetako baliabideak egoki kudeatzea bermatzera bideratuta, arrantza-flotei arrantza-arauketak betetzen erraztuz. Kontua ez da gehiago edo gutxiago arrantzatzea, hobeto baino: teknologiak ahalbidetzen du datu zehatzak, fidagarriak eta egiaztatuak lortzea, eta hari esker, arrantza efizienteagoa eta adimendunagoa da, eta, ondorioz, jasangarritasuna, hobeagoa. Halaber, Satlink-en lan egiten dugunok uste dugu ozeanoak zaintzea itsasoan eta itsasotik bizi diren pertsonak zaintzen hasten dela. Horregatik, gure konponbideek tripulazioen eguneroko bizitza eta ongizatea erraztu eta hobetzen dituzte, eta hori ezinbestekoa da arrantzaren etorkizuna eta belaunaldi-ordezkapena bermatu nahi baditugu. Beraz, Satlink-ek arrantzaren jasangarritasuna hiru alderdi hauetan optimizatzen du: soziala, ekonomikoa eta ingurumenari dagokiona.

Zuen helburu nagusienetako bat da itsasontziak azken teknologiaz hornitzea beren baliabideak hobeto kudea ditzaten. Nola egiten duzue hori?

Hainbat konponbide-mota dugu, guztiak, arrantza-baliabideak hobeto kudeatzera bideratuta; hala nola, arrantza jasangarrirako gailuak (buia adimendunak), arrantza bereizi eta hautatzeko aukera ematen dutenak, ozeanoetan murrizketak dituzten espezien harrapaketa minimizatzeko. Horri esker, ontzidiek beren xede espezietara eta kuotak betetzera bideratzen dira, arrantza-ahalegina optimizatzeko eta, ondorioz, denbora, baliabideak, erregaiak eta karbono-arrastoa nabarmen aurrezten dira, atun-arrantza jarduera azkengabe efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Halaber, beste konponbide batzuk ere baditugu, tripulazioek gero eta zorrotzagoa den arrantza-arautegia betetzen errazteko, beren jardunbide egokiak erakuts ditzaten, eta armadorei laguntzen beren floten eta baliabideen kudeaketa optimizatzen. Horrekin guztiarekin batera, itsasontziak komunikazioez eta satelite bidezko konektagarritasunaz hornitzen ditugu tripulazioen ongizatea hobetzeko, hori baita gure helburu nagusienetako bat. ‘Barco Conectado’ (itsasontzi konektatua) gure proiektua itsas eta arrantza-sektorearen digitalizazioaren urratsak markatzen ari da, eta tripulazioen ongizatea lortzeaz gain, itsasontziaren jardueren efizientzia eta segurtasuna optimizatzea ere ahalbidetzen ditu, baita urruneko euskarria eta informazio-sistemak eta aurreikuspen meteorologiko eta ozeanografikoko sistemak eskuratzeko aukera ere,
tripulazioen eguneroko lana eta araudia betetzea errazten duten beste funtzionalitate askoren artean.

Zein beste proiektu duzue martxan eta nola eragiten diote horiek itsasoaren ‘osasunari’?

I+G talde oso ahaltsua dugu, punta-puntako teknologia garatzeko dena ematen duena, sektorearen beharren abangoardian; hortaz, beti ditugu konponbide berriak eta beti garatzen ditugu proiektuak. Adimen artifizialak eta, hortaz, algoritmoak entrenatzeak, funtsezko tokia betetzen du gaur egun gure garapenetan. Orain, esaterako, informazio ozeanografikoko gure zerbitzuen aplikazio berriak abiarazten ari gara, arrantza-zona onenak aurkitzeko, lanen segurtasuna bermatzeko eta erregai aurrezkien bidez efizientzia optimizatzeko, karbono-arrastoa murrizteko, besteak beste. Gainera, gure algoritmoak etengabe hobetzen lan egiten dugu, esaterako, espezieen konposizioaren balioespena, interes komertzial handiena dutenen xehetasun handiagoa sartzeko, arrantza-flotek jarduera ahal den gehien optimiza dezaten, arrantza-kuotak beteta. Oro har, ozeanoen ezagutza, kudeaketa eta zainketarako teknologian nazioarteko erreferentzia bilakatu nahi dugu Satlink. Sinetsita gaude teknologia dela ozeanoen jasangarritasuna lortzeko bidea, zeren eta, zerbait zaintzeko, ezagutu egin behar da. Eta teknologiari esker, ozeanoetan gertatzen denari buruzko datu- eta informazio-kopuru itzela lortzen ari gara.

Itsasoaren etorkizuna teknologian oinarritzen al da?

Inolako zalantzarik gabe. Teknologia funtsezkoa da itsasoaren etorkizunerako, ozeanoak, Lurraren % 70 okupatzen badu ere, ezezagun handia izaten jarraitzen duelako. Datu gehiago, informazio gehiago eta ezagutza gehiago behar ditugu ozeanoen zainketa bermatuko duten erabaki informatuak hartu ahal izateko, eta teknologia da horretarako tresna.

«Satlink ozeanoak ezagutzeko, kudeatzeko eta zaintzeko teknologiaren nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi dugu»

Gainera, teknologia arrantza-sektorearen aliatu itzela da, belaunaldi-ordezkapena ez ezik –ezinbestekoa, itsasoaren etorkizunerako, konektibate handiagori esker– trazabilitate, ingurumen-erantzukizun eta lan-eskubideei dagokienez, gero eta zorrotzagoak diren arautegietara moldatzea ere errazten duelako. Arauketa hazkunde horri gehitu zaio, merkaturatzaileen aldetik nahiz kontsumitzaileen aldetik ere –azken kate-maila eta erabakigarriena–, jardunbide jasangarriak bermatzen dituzten arrantza-produktuen eskaria.

Zuon ustez, norantz doa sektorearen etorkizuna?

Nire ustez, informazio eta datu gehiago izatera, erabaki informatuagoak hartzera, industriak, hobeto arrantzatzeko –hots modu efizienteagoan eta jasangarriagoan– nahiz erregulatzaileek, ozeano eta espezieei buruz informazio eta ezagutza gehiagorekin legeak egiteko, eta guztion artean itsasoen zainketa eta arrantza-jardueraren jasangarritasuna bermatzeko. Horregatik, adimen artifiziala ezinbesteko tresna da testuinguru horretan, ahalbidetzen duelako orain baliabide asko behar duen eta ozeanoak hobeto kudeatzeko bermatzeko funtsezkoa den zerbait eskalatzea: erabaki informatuak hartzeko datuak bildu, aztertu eta modelizatzea. Teknologiaz eta pertsonen ongizateaz dugun ikuskerarekin arrantza eta ozeanoetarako etorkizun jasangarriago baterako bidea lideratzen ari gara.

ODS14 lortzeko funtsezko teknologia

Bide onetik al goaz 14. GJH lortze aldera?

Bai, guztiz, eta norabide horretan aurrera egin behar da. Garapen Jasangarrirako 14. Helburua Satlink-en helburuarekin bat dator: «Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira». Baina hori ez dut nik edo Satlink-ek bakarrik uste, NBEk berak ere uste du: 2022an, Satlink-ek sari bat jaso du, eta arrantza-industria, oro har, eta atun-arrantza industria, bereziki, harro egon beharko lirateke ibilitako bidearekin eta gauzak egin diren moduarekin. Nazio Batuen Munduko Itunak 14. GJH saria Satlink-i eman zion ozeanoen jasangarritasunari egindako ekarpenagatik, eta adierazi zuen gure teknologia, hain zuzen, gure buia hautakorra funtsezkoa zela 14. GJH lortzeko, hots, ozeanoen eta itsas baliabideak babesteko.

ODS 14: Itsaspeko bizitza